BASAKI + Su Ta Gar
Egun on guztioi!
Abenduaren 30ean, urtea behar den moduan bukatzeko, Su Ta Garrekin batera izango gara Mungian, Olalde aretoan.
Eibartarrek Jainko hilen uhartean lana aurkeztuko dute eta guk gauza bera egingo dugu Esperantzaren zain gure diskoarekin.
Atsegin hutsa da guretzat beste behin Su Ta Gar talde handi-handiarekin eszenatokia partekatzea eta gure esku dagoen guztia emango dugu.
Badakizue, beraz, hitzordua daukazue urteko azken farra botatzeko. Ordura arte!
Besarkada handi bat
Natxo

1 Comments:
Aupa txanpion, segi holan eta blogean gauza gehiago eskegi.
Animo.
Post a Comment
<< Home