Basakiren bloga

2007/02/09

Martxoaren 23an, zuzenean Gasteizen

Egun on:

Egun horretan Gasteizko Gaztetxean egongo gara, Urgabe taldearekin batera. Ea bertan ikusten zaituztegun!

Besarkada bat.

2007/02/06

BASAKI, gaur ETB-1en

Egun on denoi!
Gaur 18:55ean, duela zenbait aste Sut&Blai saioko lan-talde batek lokalean grabatu zigun erreportaitxoa eskainiko dute ETB-1en. Galde-erantzunen sorta labur bat egin ziguten eta "Aurrera beti" kantuaren zati bat jo genuen.
Bestalde, laster kontzertu batzuen data iragarriko dugu. Besarkada handi bat denoi.
Ondo segi!

2007/01/31

BASAKI myspace.com-en

Egun on guztioi:
BASAKIk eskuragarri du duela zenbait astetatik Myspace sareko bere gunetxoa. Han, besteak beste, kontzertuen datak, beste blog bat eta beste hainbat kontu kontsultatu ahal izango dituzue. Hona helbidea: www.myspace.com/basaki
Bestalde, egunerokoari dagokionez, ez daukagu berri handirik. Lokalean segitzen dugu, kantu berriak sortzen. Espero dugu laster edukitzea horiek erakusteko parada eta zuen gustukoak izatea.
Agur bero bat eta ikusi arte.

2007/01/02

Urte berri on!

Aupa!

Urte berri on denoi lauron partez! 2007 honetan dena ondo joatea espero dugu.
Iazko urtea oso garrantzitsua izan zen guretzat, Esperantzaren zain atera genuelako. Ea oraingoak zer dakarkigun!
Bestalde, zapatuan Mungiako kontzertuan batu zineten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu oso ondo pasatu genuelako. Eskerrik asko, beraz, bihotz-bihotzez, eszenatokiaren behealdean elkartu zineten lagun guztioi, Kikeri, Iboni eta Baga Bigakoei, dena ondo irten zelako.
Agur berezi bat Su Ta Gar taldekoei, berriz ere oso gustura aritu baikinen elkarrekin. Hurrengora arte!!

2006/12/04

BASAKI Durangoko Azokan

Egun on denoi!

"Esperantzaren zain" salgai egongo da aurten Durangoko Azokan, Landako gunean. Baga Bigaren erakusmahaian izango da eta geu ere bertan izango gara, egunen batean, aleak sinatzen.

Saiatuko gara kamisetekin halako eskaintza bereziren bat egiten.

Esan bezala, bertan izango gaituzue zuen zain.

Besarkada handi bat.

Natxo

2006/11/22

BASAKIren kamiseta berriak

Hau izango da Basakiren kamiseta berrien diseinua. Egiten ari dira eta neurri guztietan egongo da eskuragarri, neskentzat ere bai. Ondo segi!

Natxo


2006/11/17

Adi fashion victim-ok!

Adi, moderno horiek!

Laster, Basakiren kamiseta berriak izango dira salgai/erosgai.
Diseinuari azken ukituak eman ("cuello barco" ala "cuello chimenea"? "gris marengo" ala "verde pistacho"?) eta fabrikara bidaliko ditugu, Durangoko Azokarako [eta Cibeleseko erakustaldirako? ;-)] prest egon daitezen.
Beste barik, egon adi 2006ko udazken-negu denboraldiari, eta zoazte armairuetan ezinbesteko jantzi honentzat lekua egiten.
Besarkada bat.

Natxo