Basakiren bloga

2006/10/18

BASAKI + Su Ta Gar

Egun on guztioi!

Abenduaren 30ean, urtea behar den moduan bukatzeko, Su Ta Garrekin batera izango gara Mungian, Olalde aretoan.

Eibartarrek Jainko hilen uhartean lana aurkeztuko dute eta guk gauza bera egingo dugu Esperantzaren zain gure diskoarekin.

Atsegin hutsa da guretzat beste behin Su Ta Gar talde handi-handiarekin eszenatokia partekatzea eta gure esku dagoen guztia emango dugu.

Badakizue, beraz, hitzordua daukazue urteko azken farra botatzeko. Ordura arte!

Besarkada handi bat

Natxo

Ongi etorri Basakiren blogera

Zer gabiltza?

Hau Basaki musika-talde leioaztarraren bloga, egunerokoa, da. Hemen, taldekideook buruan darabiltzagun kontuak jartzen joango gara.

Basakiren bloga jaio da. Urte askotarako!

Natxo