Basakiren bloga

2007/01/02

Urte berri on!

Aupa!

Urte berri on denoi lauron partez! 2007 honetan dena ondo joatea espero dugu.
Iazko urtea oso garrantzitsua izan zen guretzat, Esperantzaren zain atera genuelako. Ea oraingoak zer dakarkigun!
Bestalde, zapatuan Mungiako kontzertuan batu zineten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu oso ondo pasatu genuelako. Eskerrik asko, beraz, bihotz-bihotzez, eszenatokiaren behealdean elkartu zineten lagun guztioi, Kikeri, Iboni eta Baga Bigakoei, dena ondo irten zelako.
Agur berezi bat Su Ta Gar taldekoei, berriz ere oso gustura aritu baikinen elkarrekin. Hurrengora arte!!

1 Comments:

At 11:41 PM, Blogger Ibonzio said...

Apa Basaki, Urte berri on zuei ere, animo eta eutsi goiari oraindik gogorrenak pasatzeko zaudete eta. Ese blog, oeoeoe!

 

Post a Comment

<< Home