Basakiren bloga

2007/01/31

BASAKI myspace.com-en

Egun on guztioi:
BASAKIk eskuragarri du duela zenbait astetatik Myspace sareko bere gunetxoa. Han, besteak beste, kontzertuen datak, beste blog bat eta beste hainbat kontu kontsultatu ahal izango dituzue. Hona helbidea: www.myspace.com/basaki
Bestalde, egunerokoari dagokionez, ez daukagu berri handirik. Lokalean segitzen dugu, kantu berriak sortzen. Espero dugu laster edukitzea horiek erakusteko parada eta zuen gustukoak izatea.
Agur bero bat eta ikusi arte.

2007/01/02

Urte berri on!

Aupa!

Urte berri on denoi lauron partez! 2007 honetan dena ondo joatea espero dugu.
Iazko urtea oso garrantzitsua izan zen guretzat, Esperantzaren zain atera genuelako. Ea oraingoak zer dakarkigun!
Bestalde, zapatuan Mungiako kontzertuan batu zineten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu oso ondo pasatu genuelako. Eskerrik asko, beraz, bihotz-bihotzez, eszenatokiaren behealdean elkartu zineten lagun guztioi, Kikeri, Iboni eta Baga Bigakoei, dena ondo irten zelako.
Agur berezi bat Su Ta Gar taldekoei, berriz ere oso gustura aritu baikinen elkarrekin. Hurrengora arte!!