Egun on denoi! Gaur 18:55ean, duela zenbait aste Sut&Blai saioko lan-talde batek lokalean grabatu zigun erreportaitxoa eskainiko dute ETB-1en. Galde-erantzunen sorta labur bat egin ziguten eta "Aurrera beti" kantuaren zati bat jo genuen. Bestalde, laster kontzertu batzuen data iragarriko dugu. Besarkada handi bat denoi. Ondo segi!